Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mihi-arrain popietak ganbekin txakolin saltsan
Itxura
MIHI ARRAIN POPIETAK GANBEKIN TXAKOLIN SALTSAN
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Mihi-arraina: 4, bakoitzari 4 xerra aterata, 16 xerra.
- Gatza.
- Ganba edo otarrainxka: 16 zuritu.
- Gurina: 50 g.
- Esne-gaina: 150 ml.
- Txakolina: 150 ml.
- Arrain salda: 150 ml.
- Perrexila: Eskukada txiki 1 xehatu.
PRESTAKETA
[aldatu]- Mihi arrain xerrak erretilu batean zabaldu eta gatzatu.
- Ganba zuritua isatsa gorantz dutela mihi arrai xerra gatzatuen erdian jarri, bildu egingo dugu popietak osatuz.
- Gurina, txakolina, salda eta esne-gaina duen zartagin batean elkarrekin murrizten jarri.
- Popietak 5 minutuz saltsa honetan sartu.
- Popietak erretiratu eta salda sutan murriztu, bukaeran perrexila gehituz.
- Plater batean arraina jarri eta saltsarekin estali.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontu handia eduki arraina eta itsaskia ez dadin lehortu, oso azkar egiten da.