Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mihi arrain popietak ganbekin txakolin saltsan

Wikibookstik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
MIHI ARRAIN POPIETAK GANBEKIN TXAKOLIN SALTSAN

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK[aldatu]

  • Mihi arraina: 4, bakoitzari 4 xerra aterata, 16 xerra.
  • Gatza.
  • Ganba edo otarrainxka: 16 zuritu.
  • Gurina: 50 g.
  • Esne gaina: 150ml.
  • Txakolina: 150ml.
  • Arrain salda: 150ml.
  • Perrexila: Xorta txiki 1 xehatu.

PRESTAKETA[aldatu]

  • Mihi arrain xerrak erretilu batean zabaldu eta gatzatu.
  • Ganba zuritua isatsa gorantz dutela mihi arrai xerra gatzatuen erdian jarri, bildu egingo dugu popietak osatuz.
  • Gurina, txakolina, salda eta esne gaina duen zartagin batean elkarrekin murrizten jarri.
  • Popietak 5 minutuz saltsa honetan sartu.
  • Popietak erretiratu eta salda sutan murriztu, bukaeran perrexila gehituz.
  • Plater batean arraina jarri eta saltsarekin estali.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Kontu handia eduki arraina eta itsaskia ez dadin lehortu, oso azkar egiten da.