Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Muskuiluak tomatean

Wikibookstik

MUSKUILUAK TOMATETAN

Muskuiluak tomatearekin

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETAK

[aldatu]
  • Labana baten laguntzaz garbitu muskuiluak, banan-banan, oskolean itsatsita daudenak arraskatuz eta ileak kenduz, uretan ongi pasa.
  • Kazola altu baten azpian, jarri ura eta ardo zuria.
  • Sartu bertan muskuiluak, tapa bat jarri eta sua piztu.
  • Ura irakiten hasitakoan, utzi minutu inguruan muskuilu guztiak ireki arte.
  • Bertatik atera eta bi oskoletatik kendu haragia ez duena; haragia dutenak, berriz, jarri erretilu baten gainean zabalduta.
  • Muskuilu salda iragazki fin batetik pasa eta gorde.
  • Bestetik, kazola batean olioa jarri tipulinarekin eta pipermin puntarekin erregosten; hau erdi eginik dagoenean, baratxuriak gehitu.
  • Barazkia gorritzen hasitakoan, tomate birrindua eta muskuilu salda gehitu eta batera su baxuan kozinatu 20 minutu inguruan.
  • Ondu saltsa eta muskuiluaren haragiaren gainetik gehitu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Kontu eduki muskuiluak gehiegi egosi gabe, ze haragia azkar lehortzen, murrizten eta zailtzen da.