Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Inglaterrako krema

Wikibookstik

INGLATERRAKO KREMA EDO NATILLA FINAK

Bizkotxo arina, inglaterrako kremarekin

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Esnea: 1 l. ( kasu batzuetan esnea eta esne gaina erdibitu egiten da)
  • Bainila: 1/2.
  • Azukrea: 150 g.
  • Gorringoak: 10-12.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Irakin esnea 5 minutuz, su baxuan, bainilarekin eta utzi bere horretan hozten.
  • Puntazorrotza erabiliz ireki bainila erditik, eta barruko haziak arraskatu eta gehitu dena esnetara.
  • Pertz batean, gorringoak azukrearekin irabiatu.
  • Nahasi esnea gorringoarekin maria bainuan jarri, eta hagatxoarekin mugitu.
  • Kontu izan maria bainuko urak ez dezala inoiz irakin.
  • Horrela edukiko dugu 80ºC izan arte ( nahasketa lurrintzen hasi edo pittin bat loditzen)
  • Momentu horretan pertza maria bainutik atera, eta kanpoan nahasten jarraituko dugu epeldu arte.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Azkenburukoen saltsa moduan edo bainilazko izozkiaren oinarri bezala erabil dezakegu.
  • Saltsa krematsuagoa nahi izanez gero, bereziki izozkientzat, esnearen erdia esne-gainarekin ordezkatzen da.
  • Kontu izan tenperatura gehiegi ez igotzearekin, 83ºC-tik pasatuz gero, gorringoa mamitu egingo da eta pinporta modukoak sortuko zaizkio.