Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Natillak

Wikibookstik

NATILLAK

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Esne pasteurizatua : 1 l.
  • Limoi azala: 1.
  • Kanela zotza: 1/2.
  • Gorringoa: 8.
  • Azukrea: 100-150 g. Nahi dugun gozotasunaren arabera.
  • Arto irin findua: 20 g.
  • Kanela-hautsa.

PRESTAKETAK

[aldatu]
  • Irakin 5 minutuz, 900 ml. esnea limoi azalarekin eta bainila edo kanelarekin. Utzi bere horretan hozten eta iragazi.
  • Gorde dugun 100 ml. esne hotzetan disolbatu arto irin findua.
  • Pertz batean irabiatu arrautzak azukrearekin, eta nahastu arto irinarekin prestatu dugun esnea.
  • Kanela eta limoiarekin infusioa egindako esnea irakiten jarri, eta gehitzen joan pertzean prestatutako nahasketa hagatxoarekin mugitzen dugun bitartean.
  • Irakiten hasi orduko, itzali sua eta segi mugitzen epeldu arte.
  • Ontzietara atera eta utzi hozten.
  • Kanela-hautsarekin, gailetarekin edo bizkotxo oso arin batekin zerbitza daiteke.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Su baxuan egostea komeni da gorringoak ez daitezen mamitu eta itsatsi kazolan.
  • Bestalde, dena gorringoa jarri ordez, gorringoa eta arrautza osoa nahastu daitezke, plater ekonomikoagoa ateratzeko.