Sukaldaritza liburua/Errezetak/Totopoak
Itxura
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Natxoak(e)tik birzuzenduta)
TOTOPOAK
OSAGAIAK
[aldatu]- Tortillak egiteko arto irina: 175 g.
- Gatza: 3 g.
- Ur beroa: 150 ml. bitarte.
- Ekilore olioa: Totopoak frijitzeko.
PRESTAKETA
[aldatu]- Ura berotuko dugu 40ªC-50ºC-tan.
- Pertz batean arto irina gatzarekin jarri. Ura poliki poliki gehitzen joan eskuarekin lantzen dugun bitartean. Eskuetan itsatsiko ez den ore bat lortu arte landu, 5 minutu inguru. Zapi busti batekin estali eta 10 minutuz bere horretan utzi.
- Ore honekin, 80 g.-ko bolak egin, plastiko gardenarekin eta arrabolarekin edo prentsa batekin ahalik eta finen zabaldu. Jarraian zartagin edo plantxa bero batean alde bakoitzetik minutu bat egosi.
- Ohol baten gainean eta labana baten laguntzaz, tortilla hauek hirukietan, karratuetan edo nahi dugun forman moztu.
- Ekilore olio berotan (182ºC inguru) minutu batez frijitu.
- Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta hor gatza eta nahi badugu piperrautsarekin ondu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Tortillak egiteko irina berezia da, nixelatua, artoa irin bihurtu aurretik karearekin egositakoa izaten da.
- Ur beroak almidoia askatu eta orea hobeto egin dadin laguntzen du.
- Natxoak prestatzeko guakamolearekin , gaztarekin edo beste jaki ugarirekin zerbitzatzen dira.
- Totopoak soberan eta hoztuak geratzen diren tortillekin prestatzen dira normalean.