Pertz batean arto irina gatzarekin jarri. Ura poliki poliki gehitzen joan eskuarekin lantzen dugun bitartean. Eskuetan itsatsiko ez den ore bat lortu arte landu, 5 minutu inguru. Zapi busti batekin estali eta 10 minutuz bere horretan utzi.
Ore honekin, 80 g.-ko bolak egin, plastiko gardenarekin eta arrabolarekin edo prentsa batekin ahalik eta finen zabaldu. Jarraian zartagin edo plantxa bero batean alde bakoitzetik minutu bat egosi.
Ohol baten gainean eta labana baten laguntzaz, tortilla hauek hirukietan, karratuetan edo nahi dugun forman moztu.
Ekilore olio berotan (182ºC inguru) minutu batez frijitu.
Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta hor gatza eta nahi badugu piperrautsarekin ondu.