25ºC ingurutara jarri 100ml ur, eta bertan legamia desegin.
Pertz baten irina sumendi moduko bat osatuz jarri, eta erdian beste osagaiak
Esku batekin pertzari helduz eta bestearekin osagaiak nahastuz, ore likatsu bat bihurtu.
Utzi bere horretan 5 minutuz.
Ondoren oreari bere baitan buelta pare bat eman, eta film paperarekin estali.
Sartu hozkailuko goiko aldean, eta bertan 24 ordutan eduki.
Hurrengo egunean hozkailutik atera, eta mahai garbi baten gainean jarri.
Irin pittin bat gehitu, eta kontu handiarekin buelta batzuk eman bere baitan oreari gehiegi landu eta puskatu gabe.
Mahaian lauki luze moduko bat osatu, eta erditik moztu.
Orearen zati bakoitzari alboetatik heldu eta bere baitan bihurritu, soka baten modura.
Labeko papera duen erretilu baten gainean jarri bi barrak eta zapi busti batekin estali, utzi hartzitzen bi ordu.
Piztu labea 250ºC-tan eta jarri erretilu metaliko bat labearen azpialdean.
Bi ordu pasa ondoren, ogiak labera sartu eta saiatu barruan giro heze bat sortzen, azpiko erretilura ur pittin bat gehitzen edo esprai moduan ura zabalduz labean.
10 minutu pasa ondoren jaitsi labeko tenperatura 220ºC-tara, eta eduki bertan beste 25 minutu bertatik atera aurretik.
Ogi erraza esaten zaio oso denbora gutxian oratzen delako; denborak eta pausatzeak leuntzen du ore hau.
Ogia lantzeko garaian, arropa eskuz garbituko bagenu bezala egin.
Amaieran azala gogorragoa nahi badugu, labeko atea ireki eta ogia labe barruan utziko dugu epeldu arte.
Zapore desberdina emateko, bihurritu aurretik, busti orea gainetik ur pittin batekin, eta zabaldu hazi desberdinak: kuia, sesamo, liho edo ekilorea gainetik.