Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ogi integrala edo osoa

Wikibookstik

OGI INTEGRALA EDO OSOA

Moldeko ogi osoa

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Gari irin osoa: 245 g.
  • Nahiko gluten duen okindegiko irina: 105 g.
  • Okindegiko legami freskoa: 10 g., lehorra 3 g.
  • Ura: 280-300 ml.
  • Gatza: 7 g.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Piztu labea 220ºC-tan.
  • Moldeko ogia egiteko ontzi bat gurinarekin eta irinarekin estali.
  • 100ml ur epeletan 22ºC legamia disolbatu.
  • Pertz batean irinarekin sumendi bat osatu, eta erdian jarri osagai guztiak.
  • Esku batekin pertzari helduz bestearekin osagai guztiak mugitu, hondar testura duen ore bat osatu.
  • Ore hori jarri moldean, ez bete erdia baino gehiago, bota gainetik irin pittin bat.
  • Zapi heze batekin estali, eta utzi 2 ordutan hartzitzen epelean.
  • Sartu labera 40 minutuz. Kontu izan beroa ez dadila gainetik gehiegi izan.
  • Labetik atera eta hoztu aurretik moldea kendu eta parrila baten gainean jarri.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Errezeta hau legami kimikoarekin eta hartzitu gabe ere egiten da.