Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oilar frijitua
Itxura
ITSAS OILARRA FRIJITUA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olioa: 300 ml. inguru, arraia frijitzeko.
- Baratxuria: 2 zuritu eta zanpatu.
- Itsas oilarra: 4-350 g. ingurukoa bakoitza.
- Gatza.
- Irina.
PRESTAKETA
[aldatu]- Itsas oilarra erretilu batean zabaldu eta gatzatu bi aldetatik eta bere horretan eduki 5 minutuz.
- Zartagin bat olioarekin eta baratxuriarekin sutan jarri.
- Baratxuriak kolorea hartutakoan erretiratu.
- Oilarra irinetatik pasa eta bi aldetatik olio berotan frijitu, kanpotik zarakar bat egin arte.
- Bitsadera batekin erretilu batera atera.
AHOLKUAK
[aldatu]- Arraina freskoa izatea ezin bestekoa da.
- Kontu eduki gehiegi frijitu gabe eta beti olio beroarekin.