Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oilaskoa baratxuritan

Wikibookstik

OILASKOA BARATXURITAN

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Oilaskoa: 1 garbitu eta zati txikietan zatitua.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Baratxuria: 6 xehatua.
  • Brandya: Zurrusta motz bat.
  • Limoi zukua: 1 iragazia.
  • Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Oilasko zatiak gatz eta piperrautsarekin ondu.
  • Kazola batean olio berotan sutan jarri.
  • Oilaskoak kolorea hartutakoan sua gutxitu eta olio gehiena kendu, ondoren baratxuria gehitu.
  • Baratxuriak kolorea hartzen hasten direnean, perrexila gehitu, brandyarekin garreztatu eta limoi zukua bota.
  • Dena ongi bateratu su baxuan.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Oilasko zatiak ez dira handiak izan behar eta zati guztiak antzekoak tamainan moztuak egotea komeni da.