Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bizkotxo arina
Itxura
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oinarrizko bizkotxo arina(e)tik birzuzenduta)
OINARRIZKO BIZKOTXO ARINA
MAHAIKIDEAK: 6-8
OSAGAIAK
[aldatu]- Arrautzak: 7.
- Azukrea: 210 g.
- Irina: 210 g bahetu.
- Arto irina: 30 g.
- Legami hautsa: Kafe koilarakada edo 5 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Labea 200ºC-tan piztu.
- Bizkotxoa egiteko ontzia gurinez eta irinez estali.
- Irina, arto irina, eta legamia elkartu.
- Pertz batean arrautzak azukrearekin harrotu, zuritu arte.
- Kontu handiarekin irina, arto irina eta legami hautsa nahasi.
- Moldea bete eta labean egosi 20 minutu inguru.
- Labetik atera bezain pronto, ontzitik atera eta hozten utziko dugu.
OHARRAK
[aldatu]- Arrautza ongi harrotzeko tresneria ondo garbiturik eta lehorturik izan.
- Arrautzak ongi harrotzea ezinbestekoa da.
- Harrotutako arrautzari irina kontu handiarekin nahastu behar zaio. Pauso honetan, inoiz ez da irabiatu behar, helburua lehenago harrotutako hori mantentzea da.
- Behin moldetik atera eta hozteko, moldean zegoen posizio berean utzi behar dugu, bestela mahaira itsatsi egingo zaigu.