Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oinarrizko esne opil orea
Itxura
OINARRIZKO ESNE OPIL OREA
OSAGAIAK
[aldatu]- Indar irina: 800 g.
- Irin ahula: 200 g.
- Legamia freskoa: 20, 50 g. bitarte.
- Ura: 100 ml.
- Azukrea: 200 g.
- Arrautzak: 4 .
- Esnea: 200 ml.
- Gatza: 15 g.
- Gurina: 200 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Legamia esne epeletan (22ºC) desegin.
- Oratzeko besoak dituen irabiagailu elektriko batean jarri gurina ez beste osagai guztiak, eta martxan jarri.
- Gorputza hartu duela eta ontzian ez dela itsasten ikusten dugunean, gurina zatika gehitzen joango gara.
- Orea ontziari itsastetik utzi arte, eta 24-26ºC-tara egon arte, landu behar da.
- Jarraian, estali eta utzi bere horretan denbora bat edo sartu berogailuan, 28-33ºC-tan orea hartzitzeko. Bere bolumenak bikoiztu egin beharko du.
- Moztu orea eta egin nahi dugun opilaren baitan forma desberdina eman ( borobila, trentza, obalatua…).
- Gozogintzako erretilu edo plantxetan jarri opilak eta berogailuan edo kanpoan tapatuta utzi bigarren hartzitzea ematen, orea tamainaz bikoiztu arte.
- Egosi 200-225ºC-tan.
- Opilak kremaz eta esne-gain harrotuaz bete daitezke.
AHOLKUAK
[aldatu]- Forma desberdina emanez, oinarrizko esnetako opil ugari prestatzeko erabiltzen da.
- Oratzea eskuz egin nahi izanez gero, irinarekin bi sumendi egin daitezke; batean, gurina ez beste osagai guztiak jarri; eta, bestean, gurina bakarrik. Bi oreak landu ondoren, elkartu.
- Bigarren hartzitzea pasa ondoren, ahalik eta azkarren egosi behar dira, ez lehortzeko.