Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oinarrizko fruta konfitura
Itxura
OINARRIZKO KONFITURA ERREZETA
MAHAIKIDEAK:
OSAGAIAK
[aldatu]- Fruta pulpa: 500 g.
- Azukrea: 500 g.
- Limoi zukua: 1 .
PRESTAKETAK
[aldatu]- Garbitu fruta guztia eta zatitu.
- Jarri kazola batean azukrearekin batera eta utzi hozkailuan 12 orduz.
- Su baxuan egosten jarri, ura lurrundu arte.
- Marmelada egina dagoela jakiteko tanta batzuk plater batera bota eta hoztutakoan ongi estaltzen duela ziurtatu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Estalki moduan erabiltzeko garaian, pitin bat berotu edo ur beroarekin ere arindu daiteke.
- Fruitu mota desberdinekin egin dezakegu.
- Fruitua heldua egotea komeni da.
- Azukre gutxiagoarekin egin badaiteke ere, kasu horretan ez da kontserbatuko denbora luzez.
- Epe luzerako gordetzeko konfitura, ontzietan sartu eta bainu marian urarekin estali eta 15 minutuz esterilizatu.
- Konfitura egosten den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz eta karamelurik egin gabe edukiz.
- Nahi izatera, gelatina orriren bat gehitu daiteke, hobeto kontserbatzeko, argiago izateko eta gorputz gehiago izan dezan.