Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oinarrizko marmelada
Itxura
OINARRIZKO MARMELADA ERREZETA
MAHAIKIDEAK:
OSAGAIAK
[aldatu]- Fruta pulpa: 500 g.
- Azukrea: 500 g.
- Limoia: 1 zukua.
- Kanela zotza: 1/2.
PRESTAKETA
[aldatu]- Garbitu fruta guztia eta zatitu.
- Jarri kazola batean azukrearekin batera, eta utzi hozkailuan 12 orduz.
- Su baxuan egosten jarri, ura lurrundu arte.
- Marmelada egina dagoela jakiteko tanta batzuk plater batera bota eta hoztutakoan ongi estaltzen duela ziurtatu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Erabiltzeko garaian pitin bat berotu.
- Ur beroarekin ere arindu daiteke.
- Fruitu mota desberdinekin egin dezakegu.
- Fruitua heldua egotea komeni da.
- Azukre gutxiagoarekin egin daiteke, kasu horretan ez da kontserbatuko denbora luzez.
- Epe luzerako gordetzeko marmelada, ontzietan sartu eta bainu marian urarekin estali eta 15 minutuz esterilizatu.
- Marmelada egosten den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz eta karamelurik egin gabe edukiz.
- Nahi izatera, gelatina orriren bat gehitu daiteke, hobeto kontserbatzeko, argiago izateko eta gorputz gehiago izan dezan.