Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Olagarro gisatua

Wikibookstik

OLAGARRO GISATUA

MAHAIKIDEAK: 8

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Jarri kazola batean oliba olioa baratxuriarekin sutan.
  • Baratxuria gorritzen hasitakoan, gehitu tipula, piper berdea eta gatz pitin bat. Utzi batera ongi goxatzen.
  • Barazkia gorriturik dugunean, gehitu patata eta piperrautsa, busti urarekin eta sutan jarri.
  • Salda irakiten hasitakoan, gehitu olagarro zatiak.
  • Egosi batera olagarroa eta patatak ongi bigundu bitarte 18 minutu inguru, eta utzi bere horretan 10 minutu inguruan jan aurretik.
  • Amaitzeko puntuan jarri, gatz eta olio tanta batekin.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Kontu izan olagarroa gehiegi egosi gabe, hala eginez gero, haragia tenk jarri eta zaildu egingo da.