Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Onddo budina

Wikibookstik

ONDDO BUDINA

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETAK

[aldatu]
  • Kazola zabal batean jarri, tipula, porrua, olioa eta gatza su eztian.
  • Pata bat jarri eta goxatu barazkia ongi bigundu arte.
  • Gehitu onddoak eta batera erregosi, onddoak duen ura lurrunetan bota arte.
  • Nahasi esne gaina eta kozinatu batera minutu batzuetan.
  • Sutatik kanpo gehitu arrautzak eta pasa dena irabiagailutik.
  • Ondu gatza eta piperbeltz zuriarekin.
  • Piztu labea 160ºC-tan.
  • Estali budin molde bat gurin eta ogi birrinduarekin.
  • Bete moldea, onddo kremarekin eta aluminio paperarekin estali.
  • Egosi labean maria bainuan punta-zorrotza garbia atera arte.
  • Utzi hozten moldetik atera baino lehen.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Onddoekin egin ordez, beste edozein perretxikorekin ere egin dezakegu, baina garrantzizkoa da kozinatzeko garaian lurrina galtzea; bestela, gerta liteke, budina behar den bezala ez mamitzea.
  • Budina aluminiozko paperarekin estaltzea ez da ezinbestekoa, baina hori egin ezean, gainetik geruza gogor bat sortuko zaio.
  • Budina egina dagoen jakiteko, punta-zorrotza edo txotx bat sartu behar zaio, egina dagoen jakitako; haiek garbiak atera beharko dute.