Sukaldaritza liburua/Errezetak/Onddo erregosia
Itxura
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Onddo erregosiak(e)tik birzuzenduta)
ONDDO ERREGOSIA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Tipulina : 1 dadotan.
- Baratxuriak: 2 xehatu.
- Onddoa: 600 g. Garbitu eta dadotan edo xerratu.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola zabal batean jarri olioa tipularekin su eztian.
- Tipula goxatzen hasitakoan gehitu baratxuria eta onddoak.
- Erregosi dena elkarrekin su eztian.
- Onddoa eginik dugunean perrexila eta gatza gehitu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Normalean hornigai bezala jaten da baina bere horretan ere jan daiteke.
- Errezeta hau edozein perretxiko mota jangarrirekin egin dezakegu, eta haien nahasketekin ere bai.
- Perretxikoak kontu handiarekin garbitu behar dira ur gehiegi xurga ez dezaten.