Sukaldaritza liburua/Errezetak/Onddoak plantxan
Nabigaziora joan
Bilaketara joan


ONDDOAK PLANTXAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK[aldatu]
- Onddoak: 800 g. xerratu.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
- Limoia zukua: 1/2.
PRESTAKETA[aldatu]
- Moztu xerra finetan onddoak.
- Erretilu batean, gazitu eta olioztatu.
- Piztu plantxa su bizian, eta jarri bero bero.
- Onddoak plantxan erre alde bakoitzetik segundo batzuetan, kolorea har dezan.
- Zartagin batean olioa, baratxuria eta perrexila, su baxuan jarri.
- Sartu perretxikoak baratxuria eta perrexila duen zartaginean, baratxuriak kolorea hartu aurretik. Kozinatu segundo batzuetan, eta limoia gehitu.
AHOLKUAK[aldatu]
- Plantxa izan ezean zartaginean ere erre daiteke.
- Limoia aukerakoa da.