Sukaldaritza liburua/Errezetak/Otarrainxka egosiak

Wikibookstik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

OTARRAINXKA EGOSIAK

Otarrainxka egosiak

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK[aldatu]

  • Otarrainxka: 600-800 g.
  • Ura: 3 litro.
  • Gatza: 120 g.

PRESTAKETA[aldatu]

  • Jarri kazola batean, ura, itsasoko gatza gehitu eta ongi nahastu.
  • Jarri sutan eta ura irakiten hasitakoan, murgildu otarrainxkak.
  • Irakiten hasitakoan, minutu batean egosi.
  • Jarraian, gazituta eta izoztuta dagoen uretan murgildu segundo batzuetan, egosketa mozteko.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Ohikoa da erramu hosto bat erabiltzea itsaskiak egosteko.
  • Itsaskiak egosteko litro bakoitzeko 35-40-45g gatz erabiltzen da.
  • Itsaskia egosita dagoenean, ur gazitu eta izoztuan segundo batzuetan murgiltzea ohikoa da egosketa mozteko.