Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pasta barazkiekin

Wikibookstik

PASTA BARAZKIAREKIN

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Oliba olio birjina: 70 ml.
  • Baratxuria: 6 xerratu.
  • Tipula: 1 dadotan.
  • Piper berde italiarra: 1 dadotan.
  • Pipermorro gorria: 1/2 dadotan.
  • Azenarioa: 1 dadotan.
  • Lekak: 100 g. 2 minutuko irakinaldi bat eman eta karratutan.
  • Barrengorriak: 200 g. xerratu.
  • Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
  • Piperbeltza.
  • Pasta: 320 g.
  • Gatza.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Kazola zabal batean olioa baratxuriarekin jarriko dugu, hau gorritzen hasitakoan, tipula, piper gorria, piper berdea eta azenarioa gehitu eta su bizian salteatu. Barazki hauek erdi eginak ditugunean lekak eta txanpiñoiak gehitu.
  • Salteatzen jarraitu eta amaieran perrexila gehitu eta puntuan jarri.
  • Pasta ur gazitu ugaritan egosi eta iragazi.
  • Pasta, barazkia dugun kazolara gehitu, kontu handiarekin biak nahasi eta ondu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Pasta egosteko denborak oso desberdinak izan daitezke: pasta fresko bat minutu gutxitan egina egon daiteke, pasta oso lehor batek aldiz gehiago.
  • Normalean, pasta bakoitzak bere denborak idatzirik ekartzen ditu.
  • Pasta momentuan ez badugu jan behar, ongi hoztu behar dugu.
  • Barazki mota desberdinak erabil genitzake plater hau egiteko.
  • Bukaeran, gurin pittin bat ere gehitzerik badago.