Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pasta boloniar erara

Wikibookstik

PASTA BOLONIAR ERARA

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Espageti pasta: 360 g.
  • Gatza.
  • Oliba olio birjina: 70 ml.
  • Tipula: 1 xehatu.
  • Baratxuriak: 2 xehatu.
  • Haragi xehatu: 400 g.
  • Tomate saltsa: 500 ml.
  • Gazta birrindua: 200 g.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Ur gazitu irakinetik abiatuta, pasta dagokion denboran egosi, hoztu eta gorde. Gogoratu beti pasta ur irakinetara gehitutakoan, minutu batez ongi nahasteaz, elkarri ez itsasteko.
  • Kazola zabal batean olioa tipularekin sutan jarri, erdi eginik dugunean baratxuria gehitu, gorritzen hasitakoan, haragi xehatua nahasi.
  • Sardexka batekin zapaldu haragia, suelto gelditu arte.
  • Haragia eginik dugunean, tomate saltsa nahastu eta goxatzen utzi su motelean 20 minutuz. Ondu.
  • Saltsa puntuan jarri eta pastarekin kontu handiarekin nahasi. Ondu.
  • Gustukoa badugu, gazta birrindua gainetik bota.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Gogoratu pasta ur irakinetara gehitutakoan, minutu batez ongi nahasi behar dela elkarri ez itsasteko.
  • Pasta bakoitzak irakiteko denbora desberdina du, beraz kasu egin ematen diguten denborei. Edozein kasutan norberak egiaztatu behar du puntua.
  • Espagetiak momentuan jan beharko bagenitu, ez genituzke hoztu beharko.
  • Tomate saltsa prestaturik ez bagenu, tomate birrindu naturala erabili eta haragiarekin 25 minutu kozinatuko genuke.