Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pasta perretxikoekin

Wikibookstik

PASTA PERRETXIKO ETA HIRUGIHARRAREKIN

ERRAZIOAK: 4.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Baratxuria: 4 xerratu.
  • Tipula: 1 xehatu.
  • Erretiluko perretxikoak lerrotan: 200 g.
  • Hirugiharra: 200 g. dadotan.
  • Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
  • Esne gaina: 400 ml.
  • Piperbeltza.
  • Gatza.
  • Pasta: 400 g.
  • Gazta birrindua: 100 g.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Jarri kazola zabal batean olioa tipularekin su ertainean.
  • Erregosi tipula eta erdi eginik dugunean gehitu baratxuria, perretxikoak, perrexila eta hirugiharra.
  • Salteatu gorritzen hasi arte.
  • Gehitu esne gaina eta utzi murrizten.
  • Ondu gatza eta piperrautsarekin.
  • Beste kazola batean jarri ur ugari gatzarekin sutan.
  • Irakiten hasitakoan gehitu guk aukeratutako pasta eta eragin lehen minutuan elkarri ez itsasteko.
  • Egosi dagokion denbora eta iragazi. Momentuan jatekoak bagara ez hoztu, beranduago jateko balitz, hoztu.
  • Nahastu pasta saltsa beroarekin eta gehitu gazta birrindua. Ondu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Gogoratu pasta bakoitzak egosteko bere denbora behar duela eta hauek errespetatzea komeni dela, hala ere egosten ari den bitartean beti probatzen joatea komeni da.