Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patata egosia
Itxura
Patata egosiak.jpg
PATATA EGOSIA
OSAGAIAK
[aldatu]- Patata.
- Gatza.
- Ura.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Patata, azalarekin, azalik gabe edo zatitua kazola batean jarri ur hotzarekin.
- Gazitu ura eta sutan jarri.
- Patataren tamaina, zati edo motaren arabera, denbora gehiagoan, 25-30 minutuan, edo gutxiagoan, 15 bat minutuan egosiko dugu.
- Patata desegin aurretik, ur berotatik atera.
AHOLKUAK
[aldatu]- Prestaketaren arabera, zuritua edo zuritu gabe egos daitezke.
- Baita zatitua, azalarekin edo azalik gabe eta forma desberdinekin moztuta ere, karratuak, borobilak, torneatuak, intxaur itxurakoak.....
- Edozein patata mota egosteko gazitutako ur hotzetatik abiatuko da.
- Irakinaldiak beti baxua izan beharko du, eta denborak kontrolatzeaz gain, labana txiki batekin patata egina dagoen egiaztatu.
- Patata gehiegi egin ez dadin, ur berotatik atera, egina dagoela egiaztatutakoan.