Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patata gnocchiak
Itxura
PATATA GNOCCHIAK
MAHAIKIDEAK: 5
OSAGAIAK
[aldatu]- Patata: 600 g.
- Irina: 165 g.
- Arrautza gorringoa: 1 .
- Gazta birrindua : 30 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Patatak garbitu ondoren zuritu eta moztu behartsu eran.
- Berriro garbitu eta jarri kazola batean ur hotza eta gatzarekin egosten.
- Irakin 30 minutuz.
- Erretiratu ur guztia eta puregailuarekin birrindu.
- Katilu zabal batean patata pure horri gehitu irina, gorringoak eta gazta.
- Egin masa lehor bat.
- Nahi den forma ematea badago; hala ere, guk eskuekin zilindro moduko bat egin eta kroketa oso txiki batzuk balira bezala moztuko ditugu.
- Jarri ur ugari gazitua irakiten.
- Irakiten dagoenean, sartu gnocchiak bertan eta egosi minutu pare batez ur azalera igo arte.
- Atera eta hoztu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gazta urdinarekin eginiko saltsa edo pastentzako erabiltzen den edozein egokia izan daiteke.
- Kontu handia eduki behar da saltsa oso hezeetan. Jan aurretik nahastu behar da, bestela hezetasun asko xurgatzen du.