Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patata kreman
Itxura
PATATA KREMAN
MAHAIKIDEAK: 6 ANOA.
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 25 ml.
- Tipula: 1 lerrotan.
- Urdai gazia eta hirugiharra: 200 g lerrotan.
- Patata: 4 zurituak eta xerra finetan.
- Esne-gaina: 500 ml.
- Gatza.
- Gazta birrindua: 150 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Piztu labea 180ºC-tan.
- Zartagin batean jarri olioa eta tipula. Salteatu minutu pare bat eta bukaeran gehitu urdaia, hau ere segundo batzuetan salteatu.
- Labeko erretilu batean nahasi patatarekin, gazitu eta estali esne-gainarekin.
- Estalki bat jarri labera sartu patata egin bitartean.
- Labetik atera eta gazta birrindua gainetik zabaldu ondoren gratinatu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Patata ahalik eta xerra finenetan moztu.
- Normalean haragien lagungarri moduan erabiltzen da.