Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patata pastela
Itxura
PATATA PASTELA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Patata ertaina: 2 kg.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Oliba olio birjina.
- Tipula: 1 xehatu.
- Piper berdea: 2 xehatu.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Haragi birrindu: 500 g.
- Tomate saltsa lodia: 400 ml.
- Gazta birrindua: 200 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Patatak azal eta guzti garbitu, ur gazitu hotzetan jarri, eta 25-30 minutuz su eztian egosi.
- Muturzorrotzarekin patata egina dagoela ziurtatu, eta erretilu batera atera.
- Zuritu patata eta puregailu batekin birrindu.
- Oliba olioa, gatza eta piperbeltzarekin ondu.
- Bestalde, jarri kazola zabal batean oliba olioa tipularekin eta piper berdearekin sutan.
- Su eztian erregosi, eta erdi eginik dugunean, gehitu baratxuria.
- Barazkia ongi gorritua dugunean, haragi xehatua gehitu, sardexka batekin ongi zanpatuz.
- Barazkia eta haragi xehatua, nahasi eta busti tomate saltsarekin.
- Goxatu 10 minutu inguruan tomatea eta haragia ongi bateratu arte.
- Labeko erretilu batean jarri lehenik, patata purea, ondoren, hori haragi xehatuarekin estali eta hau berriro tapatu patata purearekin.
- Gazta birrinduarekin estali eta labera sartu gainerrez.
AHOLKUAK
[aldatu]- Patataren mamia ahalik eta horiena duena aukeratzea inportantea da purea egin behar denerako.