Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patata tortilla
Itxura
PATATA TORTILLA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Patatak: 2 eder lerro erdian edo dado txikitan.
- Tipula: 1 xehatu.
- Piper berdea: 1 xehatu.
- Oliba edo ekilore olioa: 300 ml.
- Arrautzak: 6.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Zartagin altu batean patata, piper berdea eta tipula jarri.
- Olioarekin estali eta su ertainean eduki patata bigundu bitartean.
- Iragazi patata, olioa kenduz.
- Pertz batean arrautzak irabiatu hagatxoarekin.
- Gehitu patatak eta gatzatu.
- Beste zartagin batean jarri olio pittin bat eta ongi berotu.
- Bero bero dagoenean, gehitu pertzeko nahaskia eta bi aldetatik egin tortilla, horretarako plater baten laguntzaz buelta eman beharko zaio bi aldiz.
AHOLKUAK
[aldatu]- Hemen ere osasuna zaintzeko legeak dioena eta arrautzak gutxi egina egon behar duela esaten duten sukaldarien legea elkarren artean kontraesanean daude.