Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patatak errioxar erara
Itxura
PATATAK ERRIOXAR ERARA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Piper txorizeroa: 2 hidratatu, zuritu eta mamia xehatua.
- Tipula: 1 dadotan.
- Piper berde italiarra: 1 dadotan.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Txorizo freskoa: 400 g. zatitu.
- Tomate birrindua: 100 ml.
- Patata: 1500 g., zuritu eta kraskatu.
- Gatza.
- Piperrauts gazi eta gozoa.
PRESTAKETA
[aldatu]- Bezperatik piper txorizeroak uretan hazirik gabe eta beratzen jarri. Beste aukera bat da momentuan 5 minutuz egostea. Piper txorizeroaren mamia bereizi eta xehatu.
- Tipula eta piper berdea kazola batean olioarekin su eztian erregosi.
- Ondo goxatutakoan txorizoa gehitu eta eduki 5 minutuz, zu ertainean.
- Erretiratu soberako koipea eta gehitu, tomate birrindua eta piper txorizeroa.
- Sutan jarri eta pittin bat lehortu, patatak gehitu eta urarekin busti.
- Egosi 30 minutu inguru patata ongi bigundu arte.
- Amaieran gatz eta piperrautsarekin ondu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gaur egun txorizo fresko batzuek koipe asko dute, kazolara gehitu aurretik aparte salteatu eta koipe hori kentzea aukera bat da.
- Saltsa lodiagoa nahi izanez gero, patata denbora gehiagoan egos genezake edo sardexka batekin batzuk puskatu.