Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Perloi egosia patatekin

Wikibookstik

PERLOI EGOSIA PATATEKIN

Perloi egosia patataekin

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Jarri kazola zabal bat ura gatza eta patatekin sutan.
  • Ura irakiten hasitakoan gehitu, tipula, porrua eta azenarioa.
  • Hau berriro irakiten hasitakoan gutxitu sua eta 7 minutu inguru egosi.
  • Su oso baxuan dagoenean salda, sartu bertan perloiak eta egosi 7-10 minutu inguru, tamainaren arabera, gogoratu beti su oso baxuan.
  • Arraina eginik dugunean berezitu, erretilu batean, barazkia, patata eta arraina.
  • Piperrautsa lehenik zabaldu arrai eta patataren gainean eta ondoren olioa, pipermina eta baratxuriarekin egindako olio-errea.
  • Berreskuratu erretilu azpian dagoen salda eta koilara batekin berriro patatak eta arraina estali.
  • Barazkiak gatzatu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Perloia handia bada egosi aurretik zatitu daiteke.
  • Kontu eduki perloiak egosteko garaian su baxuan egitea bestela erraz puskatuko bai da.
  • Perloia hezur ugari duen arraia dugu, beraz pazientzia izan edozein kasutan plater hau edozein arrai zurirekin prestatu dezakegu. Kraba, legatza....