Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Perretxiko eta ganba nahaskia

Wikibookstik

PERRETXIKO, BARATXURI BERRI ETA GANBA NAHASKIA

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Baratxuri berria: 100g, dadotan.
  • Oliba olio birjina: 70 ml.
  • Perretxikoa: 300g garbitua lerrotan edo dadotan.
  • Ganba: 200g: Zuritu eta hirutan zatituak.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
  • Arrautzak: 8.
  • Gatza.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Perretxikoak trapu busti batekin eta punta-zorrotzarekin garbitu eta jarraian zatitu, bai labanarekin edo bai eskuarekin.
  • Kazola batean, olioa baratxuri berriarekin su ertainean jarri.
  • Baratxuria erdi eginik dugunean, zizak gehitu eta 5 minutuz kozinatu su ertainean, gehitu ganbak eta perrexila eta kozinatu beste minutu batean. Gatzarekin ondu.
  • Arrautzak kraskatu eta katilu batean jarri gatzarekin.
  • Amaitzeko, zartagin batean eta su bizian perretxiko, baratxuri eta ganbak jarri; pitin bat gorritzen hasitakoan, irabiatu gabeko arrautzak eta gatza gehitu.
  • Utzi segundo batzuetan, zuringoa mamitu arte.
  • Itzali sua eta espatula batekin puskatu arrautzak eta nahasi dena lehortu aurretik.
  • Oso azkar egin behar da azken pauso hau, nahaskia gehiegi egin aurretik.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Zizak kontu handiarekin garbitu behar dira, ur gehiegi xurga ez dezaten.
  • Kasu honetan nahaskia su altuan eta azkar egiten da, su baxuan eta denbora luzez egiten duenik ere bada.