Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pikillo piper erregosia

Wikibookstik

PIKO EDO PIKILLO PIPER ERREGOSIA

Piko piper erregosia

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Oliba olio birjina: 150 ml.
  • Baratxuria: 4 xerratu.
  • Pikillo piperra: 32.
  • Salda zuria: 100 ml.
  • Gatza.
  • Azukrea.

PRESTAKETAK

[aldatu]
  • Kazola zabal batean jarri oliba olioa baratxuriarekin sutan.
  • Baratxuria gorritzen hasitakoan, zabaldu piperrak eta su baxuan jarri.
  • Eduki modu horretan 10 minutuan, buelta eman eta eduki beste 10 minutu.
  • Busti saldarekin kazola mugitzen dugun bitartean, saltsa pittin bat ligatu dadin.
  • Amaitzeko, jarri puntuan gatz eta azukre pitin batekin.


AHOLKUAK

[aldatu]
  • Kontu handiarekin buelta eman behar da, eta sardexka sartu gabe eman behar zaio buelta puska ez dadin.
  • Azukrea azido zaporea leuntzeko izaten da, norberak erabaki dezake hori gustukoa duen.