Sukaldaritza liburua/Errezetak/Piko piper konfitatua
Nabigaziora joan
Bilaketara joan
PIKILLO PIPER KONFITATUA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK[aldatu]
- Oliba olio birjina: 400ml.
- Piko edo pikillo piper zuritu: 16 edo 32.
- Gatz lorea.
PRESTAKETAK[aldatu]
- Kazola zabal batean jarri oliba olioa su baxuan.
- Murgildu olio honetan piperrak eta eduki modu honetara 30 minutu.
- Kontu handiarekin buelta eman eta beste 30 minutuz konfitatu.
- Piperrak bertatik kontu handiarekin atera, erraz puskatzen baitira.
- Platerean jarri eta gatzarekin ondu.
AHOLKUAK[aldatu]
- Nafarroakoak ditugu gure lurreko piperrik gozoenak, bertako Pikillo, Piko edo Naxerano motak erabil ditzakegu modu honetan prestatzeko.
- Kontu handiarekin buelta eman, eta sardexkarekin zulatu gabe buelta eman, puska ez dadin.
- Denbora gehiagoan ere konfita dezakegu, baina betiere oso su baxuan eginez gero.
- Sobratutako olioak berriro piperrak egiteko edo beste prestaketa batzuetarako balioko digu.