Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pilaf arroza2

Wikibookstik

PILAF ARROZA

Oilasko izterra pilaf arroza eta entsaladarekin

MAHAIKIDEAK: 4 .

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Basmati arroza: 400 g.
  • Oliba olio birjina: 70 ml.
  • Baratxuria: 4 xehatu.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
  • Salda Zuria, barazki salda edo ura: 1 l.
  • Limoi zukua: 1.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Piztu labea 200ºC-tan.
  • Garbitu arroza ura gardena bihurtu arte.
  • Kazola zabal batean jarri olioa, baratxuria eta perrexila.
  • Sutan eduki eta baratxuria dantzan hasitakoan, gehitu arroza.
  • Su ertainean eduki baratxuria kolore pittin bat hartzen duela ikusi arte.
  • Busti saldarekin eta limoi zukuarekin, sua bizitu eta irakiten hasitakoan, sartu labera 15 minutuz.
  • Labetik atera, estalki bat jarri eta utzi bere horretan beste 10 minutu, erabili aurretik.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Arrain edo haragi plater desberdinen lagungarri moduan erabiltzen da.
  • Bere horretan ere jan daiteke.
  • Limoia gehitzeak arroz sueltoagoa izaten laguntzen du.