Kendu piper txorizeroari txortena eta haziak; ondoren jarri ur epeletan bezperatik hidratatzen. Beste aukera bat da, txortena eta haziak kenduta, 5 minutuan egosi eta bere horretan epeltzen uztea.
Piper txorizeroak hidrataturik daudenean, ohol baten gainean jarri eta punta-zorrotzarekin arraskatuz, banandu azala eta mamia. Azala bota, mamia xehatu eta gorde.
Kazola zabal batean jarri olioa baratxuriarekin su ertainean.
Gorritzen hasitakoan, gehitu tipula, pipermorroa eta piper berdea.
Gatz pittin batekin ondu eta erregosi, barazkiak gorritzen hasi arte.
Momentu horretan tomate saltsa eta piper txorizeroak gehitu eta utzi su baxuan ongi konfitatzen.
Amaieran probatu, eta gatzarekin eta azukrearekin ondu.