Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pistoa
Itxura
PISTOA ETA PISTO NAHASKIA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 60 ml.
- Tipula: 1 dadotan.
- Pipermorro berdea: 1 dadotan.
- Pipermorro gorria: 1 dadotan .
- Kuiatxoa: 1, zuritu edo zuritu gabe dadotan.
- Madari-tomate: 2 zuritu, hazirik gabe eta dadotan.
- Gatza.
- Arrautza: 8.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola batean eta su ertainean olioa, tipula, piper gorria eta piper berdea sueztitu.
- Gorritzen hasitakoan, kuiatxoa gehitu eta su ertainean eduki egin arte.
- Tomatea gehitu, sua moteldu eta 20 minutuz kozinatu eta gatzarekin ondu.
- Nahaskia egiteko, 8 arrautzak kraskatu eta katilu batean jarri.
- Zartagin zabal batean eta su bizian ongi berotu pistoa, oso bero dagoenean arrautzak gehitu irabiatu gabe.
- Segundo batzuk utzi, sua itzali eta espatularekin dena nahasiko dugu. Kontu izan nahaskia gehiegi lehortu gabe.
- Erretilu batera atera.
AHOLKUAK
[aldatu]- Pistoa normalean nahaski moduan edo beste plater batzuen hornigaia izan daiteke.
- Errezeta zaharrek ez dute piper gorririk ematen; horren ordez, piper berde gehiago gehituko genioke.