Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pizza napolitarra

Wikibookstik

PIZZA NAPOLITARRA

MAHAIKIDEAK:4.

OSAGAIAK[aldatu]

Pizza orea egiteko

  • Indar erdiko irin zuria, integrala edo semola 250 g.
  • Gatza: 2 g.
  • Ur epela: 125 ml.
  • Oliba olio birjina: 25ml.
  • Legamia: Okinarena, lehorra edo kimikoa: 5 g. Freskoa 10 g.
  • Luzatzeko irina: 15 g.

Pizza estaltzeko

  • Tomate naturala: 2 ale. Tomatea zuritu, haziak kendu eta karratuetan.
  • Gatza.
  • Oreganoa.
  • Antxoak: 8 zatitu.
  • Hezurrik gabeko oliba beltzak: 12 Xerratu.
  • Piper berdea: 2 lerroetan frijituak.
  • Mozzarella gazta: 100 g.

PRESTAKETA[aldatu]

  • Okin legamia ur epeletan eskuekin nahastu; kimikoa balitz, zuzenean irinari gehitu.
  • Mahai batean edo katilu zabal batean ( sukaldea gutxiago zikintzeko) irina eta gatzarekin sumendi bat egin, ura poliki-poliki gehitzen joan eskuekin nahasten dugun bitartean.
  • Ur dena gehitutakoan, ongi nahastu eta 10 minutuz landu, orea puskatuz, eskuetan itsasten ez den arte.
  • Trapu busti batekin estali eta pausatu 15 minutu.
  • Arrabola batekin edo eskuekin eta irin pittin baten laguntzaz orea zabalduko dugu, aukeratu dugun pizza moldea estaliz.
  • Zabaldu orearen gainean, aldez aurretik karratuetan moztu dugun tomatea.
  • Oreganoa eta gatz pittin bat gehitu.
  • Zabaldu, antxoak, olibak, piper berde zerrendak eta Mozzarella gazta.
  • Bota gainetik antxoen olio pittin bat.
  • Labean sartu 210ºC-tan 8-10 minutu.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Pizzari gainetik jarriko dizkiogun osagaiak alda daitezke.