Okin legamia ur epeletan eskuekin nahastu;Legami lehorra edo kimikoa balitz, zuzenean irinari gehitu.
Mahai batean edo pertza batean (sukaldea gutxiago zikintzeko) irina eta gatzarekin sumendi bat egin, ura poliki-poliki gehitzen joan eskuekin nahasten dugun bitartean.
Ur dena gehitutakoan, ongi nahastu eta 10 minutuz landu, orea puskatuz.
Trapu busti batekin estali eta pausatu toki epel batean 15 minutu.
Denbora hau pasatutakoan eta arrabolarekin edo eskuekin nahi dugun forma emango diogu.