Sukaldaritza liburua/Errezetak/Platano izozkia
Itxura
PLATANO IZOZKIA
OSAGAIAK
[aldatu]- Esnea: 750 ml.
- Esne-gaina: 200 m.
- Azukrea: 200 g.
- Gorringoa: 6.
- Platano pulpa: 400 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Irakin esnea esne-gainarekin.
- Pertz batean gorringoak azukrearekin irabiatu eta gehitu esne beroa.
- Maria bainuan jarri eta hagatxoarekin nahasteari ez utzi.
- Maria bainuko urak ez du inoiz irakin behar.
- Horrela edukiko dugu, 83ºC izan arte ( esnekia lurrintzen hasi edo pittin bat loditzen)
- Momentu horretan pertza maria bainutik atera, eta kanpoan nahasten jarraituko dugu epeldu arte.
- Ingalaterrako krema hau ongi hoztutakoan,
- Platanoa birrindu eta iragazi pulpa garbi bat lortu arte. Prozesu hau azkar egin behar da platanoa belztu aurretik.
- Nahastu platano pulpa, natillarekin eta izozki makinan sartu.
- Izoztutakoan, ontzi batera atera eta izozkailuan gorde.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontu izan tenperatura gehiegi ez igotzearekin; 83ºC-tik pasatuz gero, gorringoa mamitu egingo da eta pinporta modukoak sortuko zaizkio.
- Ingalaterrako krema egiterako garaian, termometrorik izan ezean, erreferentzia da, krema lurrintzen hasten denean edo pittin bat loditzen; ikusitakoan, atera pertza maria bainutik.
- Kontu izan platanoarekin, azkar belzten baita.