Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Platano pastela

Wikibookstik

PLATANO PASTELA

MAHAIKIDEAK: 6 

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Platanoa: 3 xerra finetan.
  • Azukrea: 150 g.
  • Banilla likidoa edo azukrea: Pitin bat.
  • Gurina: 200 g. urtua.
  • Arrautza: 3.
  • Irin ahula: 200 g bahetua.
  • Gatz fina: Pitin 1.
  • Legamia-hautsa: 6 g.
  • Gurina eta irina moldea estaltzeko.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Tartako moldea gurin eta irinarekin estali. Labea 160 Cº-tan piztu.
  • Platanoa, azukrea, arrautzak eta banilla xehatu irabiagailuarekin eta katilu zabal batean jarri.
  • Gurin urtua, irina, gatza eta legamia hautsa gehitu, dena ondo nahasiz.
  • Moldera bota eta  labera sartu.
  • 30 minutu inguruz labean egosi. Txotxa garbia ateratzen den arte.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Pastelaren egosteko denborak molde mota asko baldintza dezake; beraz, jarraipena egin eta txotxa garbia atera arte pastela labean utzi.