Labea 180ºC-tan piztu. Plum cake moldea gurinez eta irinez estali.
Fruitu konfitatuak irinarekin nahasi, limoi azal birrindua eta legamia ere gehitu.
Pertz edo katilu zabal batean gurina azukrearekin indarrez nahastu, horretarako gurinak oso biguna egon behar du.
Jarraian arrautzak banan-banan gehitu, nahasten dugun bitartean.
Azkenik, irina eta fruitu lehorrak gehitu eta hau ere ongi nahasi.
Orea, moldearen erdian jarri eta mahaian kolpe batzuk eman, bere kabuz zabal dadin. Moldearen 3/4 baino gehiago ez bete.
Labera sartu eta moldearen tamainaren arabera, baina 40 minutu inguru beharko ditu. Egina dagoen jakiteko zotza edo labana bat sartu erdira; garbia aterako balitz, egina legoke.