Sukaldaritza liburua/Errezetak/Porru krema
Itxura
PORRU KREMA
MAHAIKIDEAK 4-6
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina. 100 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tipula: 1 dadotan.
- Porrua: 4 dadotan.
- Patata: 1 dadotan.
- Ardo zuria: 100 ml.
- Barazki salda, haragi salda edo ura.
- Gatza.
- Piperbeltza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola batean olioa baratxuriarekin sutan jarri, gorritzen hasitakoan gehitu tipula eta porrua eta elkarrekin erregosten utzi.
- Ondo goxatutakoan, ardo zuriaz busti, utzi murrizten eta patata gehitu.
- Saldarekin estali eta egosi 25 minutuz.
- Irabiagailutik pasa, krema fin bat lortu arte.
- Krema dentsitatea sortzeko salda gehiago beharko balu, gehitu.
- Irakinaldi bat eman eta ondu.
- Nahi izatera zartagin batean eta olio beroarekin ogi mami edo urdaiazpiko zatiak frijitu. Horiek kremaren gainean jarri.
AHOLKUAK
[aldatu]- Sukaldari askok amaieran esne gain zurrusta bat gehitzen diote. Hori bakoitzaren aukeran uzten dut.
- Behin hoztuta, beti maria bainuan edo mikrouhin labean berotu beharko dugu.