Sukaldaritza liburua/Errezetak/Porru patatak
Itxura
PORRU PATATAK EDO PORRU SALDA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Ura: 3 l.
- Patatak: Kg. 1 zuritu eta kraskatu.
- Porruak: 3, garbitu eta dadotan.
- Azenarioa: 2 garbitu eta dadotan.
- Perrexila: Sorta txiki 1 listariarekin lotua.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola batean 3 litro ur patatekin sutan jarriko ditugu.
- Ura irakiten hasitakoan porrua, azenarioa, perrexila, eta oliba olioa gehitu.
- 30 minutu inguru egosi bigundu arte eta ondu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Patata xehatua eta saltsa lodia gustuko badugu, denbora gehiagoan egos genezake edo sardexka batekin patata batzuk birrindu.
- Errezeta hau saldatsuagoa nahi izanez gero, ur kantitate gehiago gehitu.