Sukaldaritza liburua/Errezetak/Romanezko egosia
Nabigaziora joan
Bilaketara joan
ROMANESKO EGOSIA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK[aldatu]
- Romaneskoa: Garbitu eta sailetan moztua.
- Ura.
- Gatza.
PRESTAKETA[aldatu]
- Moztu Romaneskoa sail txikitan. Ur hotzetan garbitu.
- Jarri kazola bat gatz-ur ugarirekin, eta irakiten dagoenean gehitu barazkia.
- Romaneskoa poliki poliki gehitu behar da urak irakina galdu gabe.
- 5-8-10 minutuz egosi ondorengo erabileraren baitan.
- Bitsadera baten laguntzaz, atera bertatik kontu handiz.
- Momentuan jan beharko bagenu zabaldu erretilu batean, bestela ur hotzetan hoztu.
OHARRAK[aldatu]
- Kontu handia izan gehiegi ez egostearekin, bestela barazkia desegin daiteke.
- Inoiz ez irauli barazkia, bestela puskatu egingo da.