Sukaldaritza liburua/Errezetak/Romanezkoa patatekin
Itxura
ROMENESKUA PATATEKIN
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Romaneskoa: 1 eta 1/2 sail txikietan zatitu eta garbitua.
- Patatak: 2 kraskatu.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuriak: 4 xerratu.
PRESTAKETA
[aldatu]- Moztu romeneskoa sail txikietan. Ur hotzetan garbitu.
- Jarri kazola bat gatz eta ur ugarirekin, eta sartu bertara patatak.
- Ura irakiten hasi eta 5-8 minutura gehitu barazkia eta egosi 10-12 minutuz.
- Barazkia eta patatak eginak ditugunean, bitsadera baten laguntzaz, atera bertatik kontu handiz eta zabaldu erretilu batean.
- Zartagin batean jarri olioa eta bero dagoenean gehitu baratxuria; kolorea hartutakoan zabaldu barazkiaren gainetik.
- Jaso erretilu azpian geratutako salda eta gehitu berriz barazkietan gainetik.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontu handia izan egosketa denborak ez pasatzearekin, bestela barazkia desegin daiteke.
- Inoiz ez irauli barazkia, bestela desegingo da.
- Barazkia eta patatak bakoitza bere aldetik ere egosi daitezke, modu honetara bakoitzaren puntua hobeto zainduko dugu.
- Ozpina gustuen arabera.