Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sabarin opila

Wikibookstik

SABARIN OPILA

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Legamia esne epeletan desegin.
  • Oratzeko besoak dituen irabiagailu elektriko batean jarri osagai guztiak, gurina eta 12 arrautzak izan ezik.
  • Martxan jarri, oreak gorputza hartu duela eta ontzian itsasten ez dela ikustean, gurina zatika gehitu, berriro itsasten ez dela ikusitakoan, irabiagailua itzali, estali eta utzi hartzitzen bolumena bikoiztu arte. (egokiena 28-33ºC-tara)
  • Jarri berriro orea irabiagailu elektrikoan, lehenik hartzitzea jaitsiz, eta jarraian, arrautzak banan-banan gehitzen joango gara, ore elastiko eta leun bat lortu arte.
  • Oreak biguna geratu behar du, mahukarekin banatzeko moduan.
  • Estali eta bigarren hartzitzea egiten utziko diogu, bolumena bikoiztu arte.
  • Berriro ere hartzitzea jaitsi pastelgintzako mahuka mutur leunarekin bete eta gurin eta irinez estalitako moldeetan zabaldu erdiraino. Utzi hartzitzen, moldeko ertzeraino iritsi arte.
  • Egosi labean 180ºC-tan.
  • Egosita eta moldetik kanpo, jarabe batekin ongi busti, eta abrikot marmeladarekin margotzen da.
  • Fruta azukreztatu, pasa edo esne-gain harrotuarekin edertu daiteke.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • 3 hartzitze dituenez, horiek ondo kontrolatu, gehiegi hartzitzea ere ez da ona izaten, orea indarrik gabe geratzen baita.