Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sableux bretoia
Itxura
SABLEUX BRETOIA
OSAGAIAK
[aldatu]- Irin ahula: 640 g.
- Gurina: 640 g bahetu.
- Azukrea: 425 g.
- Gorringoa: 1.
- Arbendol irina : 150 g.
- Arrautza: 4 edo 200 g.
- Gatza: 15 g.
- Legamia kimiko: 10 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Irinarekin sumendi bat osatu mahai baten gainean edo pertz baten barruan.
- Erdian legamia kimikoa, gurina pomada puntuan, azukrea, arrautza eta limoi azal birrindua jarri.
- Erditik hasita, poliki-poliki lantzen hasi, osagai guztiak bilduz.
- Elkartu osagai guztiak, gehiegi oratu gabe estali, eta sartu hozkailuan.
- Orea hoztu eta gogortutakoan, arrabolarekin eta irin pitin batekin luzatu, pastelak egiteko nahiko bagenu moldea estali. Beste aukera izango da te pastak egitea kasu horretan forma desberdinean moztuko genuke.
- 170ºC-tara 15 minutuz, labean egosi.
AHOLKUAK
[aldatu]- Oinarrizko sableux orearekin alderatuz, honek osagaien artean legamia kimikoa darama, orea pitin bat igoz egosteko garaian.
- Testura trinkokoa eta hozterakoan gogorra geratzen da, arrabolarekin luzatu behar da.
- Te pastak edo pastel desberdinen oinarriak egiteko erabiltzen den gaileta ore lehorra.