Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sableux orea edo te pastak
Itxura
SABLEUX OREA EDO TE PASTAK
OSAGAIAK
[aldatu]- Irin ahula: 500 g. bahetu .
- Gurina: 300 g.
- Azukrea: 150 g.
- Gorringoa: 6 unitate edo 100 g.
- Limoia: 1 azal birrindua.
PRESTAKETA
[aldatu]- Bahetutako irinarekin sumendi bat osatu mahai baten gainean edo pertz baten barruan.
- Erdian gurina pomada puntuan, azukrea, arrautza eta limoi azal birrindua jarri.
- Erditik hasita, poliki poliki lantzen hasi, osagai guztiak bilduz.
- Elkartu osagai guztiak gehiegi oratu gabe, estali eta sartu hozkailuan.
- Orea hoztu eta gogortutakoan, arrabolarekin luzatu, pastelak egiteko moldea estaliz.
- Te pastak egiteko berriz, orea zentimetro erdiko lodieran luzatu ondoren, nahi dugun forma emanez moztuko ditugu.
- Kasu batzuetan, almendra eta azukrearekin, gorringoarekin, anisarekin edo bestelako formak emanez, mota guztietako pastak egitea izango dugu.
- Erretilu batean zabaldu, eta 170ºC-tara 15 minutu inguruan, labean egosi.
AHOLKUAK
[aldatu]- Sukaldaritzan pasta hau gazia erabil daiteke, bereziki tartaletak edo Quicheak egiteko.
- Te pastak edo pastel desberdinen oinarriak egiteko erabiltzen den gaileta ore lehorra da.