Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sagar edo udare errea
Nabigaziora joan
Bilaketara joan

SAGAR EDO UDARE ERREA

MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK[aldatu]
- Sagarrak edo udarea: 8.
- Azukre beltza edo zuria: 100-150 g.
- Ardo beltza ala zuria: 150 g.
- Ura: 200 ml.
- Kanela zotza: 1/2.
PRESTAKETA[aldatu]
- Garbitu ongi frutak eta horretarako gailuarekin bihotza kendu.
- Puntazorrotzarekin eta erdi aldera zirkunferentzia osoan ebaki bat egin.
- Aukeratu kazola edo erretilu egokia, baxua izan behar du eta frutek juntu geratu behar dute.
- Zabaldu gainetik, azukrea, ardoa, ura eta kanela.
- Sartu labera 160ºC-tara frutak ongi bigundu arte.
AHOLKUAK[aldatu]
- Aukeratutako fruta motaren arabera, labean denbora gehiago edo gutxiago egon beharko du.
- Normalean mota gogorrak aukeratzen dira, Errezil sagarra edo neguko udarea.