Laranjak erditik moztu eta kontu handiz zukua atera ondoren iragazi egingo dugu.
Koilara baten laguntzaz laranjaren barruko mamia ondo kendu eta azala gorde.
Ontzi batean ura beroarekin eta mendafinarekin infusio bat egin, iragazi eta gelatina gehitu hagatxoarekin nahasiz.
Bol batean laranja zukua, sagardoa, mendafin infusioa gelatinaz eta azukre nahastuko ditugu.
Laranjak bete eta erretilu batera atera, hauek zuzen mantentzeko azpian aluminiozko papera jarriko dugu.
Ondoren hozkailuan gorde gelatina ongi mamitu bitarte.
Platera amaitzeko erdian kiwi saltsa jarri ondoren mugurdi eta txokolate saltsa erabiliz zirkuluak egingo ditugu eta puntazorrotz baten laguntzaz izar moduko bat sortuko dugu.
Laranjak 1/2-ak ere erdibitu eta plater alboetan sakabanatuko ditugu.
Amaitzeko mendafin hostoaz eta andere mahatsaz edertu.